XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Otsailaren 25-an, kaperaren benedikatzea ginuen; Abomey-ko jaun Apezpikua etorri zaiku, tokiko apez andana batekin.
Egin da kantu, egin da otoitz eta mintzaldi.
Fraidegoa zer den erran du Apezpikuak garbiki eta kartsuki: Kurutzea hautatzen dute fraideek; eta, horrela, parte berezi bat hartzen dute munduaren salbamenduan.
Tokiko superiorari eta aita abadeari zoakoten, esker emaitea.
Azkenean badute Zañanado-koek beren Kapera, Abomey-ko Elizaren bihotz bihotzean.
Zeruetako Erreinuak iduri du mustarda bihia, gizon batek hartu eta bere landan erein duena.
Hazi guzietarik xehena da; handitu denean aldiz, baratzekari guziak baino larriago da eta halako zuhaitz da egiten, nun zeruko xoriak heldu baitzaizko adarretan egoiterat .
Bi Afrikano badire jadanik fraidetuak, bertze batzu fraidetzea aipu dutenak.
Jainko Jaunak hasia, Jainko Jaunak bururat hel-araz dezala!.